LeioakoUdala
Enpresa sormena

Enpresa sormena

Behargintza Leioako ekintzailetza atalak udalerriko sustapen ekonomikoaren alde lan egiten du enpresa berriak abiarazten lagunduz, eta horien biziraupena bermatzen lagunduko duten ikuspegi berritzaileak sustatuz.

Zerbitzu honek Leioan bizi direnei lagundu nahi die, edo Leioan bizi ez arren, enpresa jarduera berton garatzea pentsatzen ari direnei. Horrela, ekintzaileek arrakasta izateko laguntzeaz gain, Leioan enplegua eta aberastasuna sortzeko ere gure ekarpena egiten dugu.

Atal honetatik eskaintzen dugun zerbitzuetariko bat da enpresa ekimen berrientzako aholkularitza. Behargintza Leioatik negozio plana garatzeko baliabideak eskura jartzen ditugu, laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa ematen dugu, enpresa abian jartzeko eta kudeatzeko tramiteetarako orientazioa eskaintzen dugu eta enpresari jarraipena egiten diogu egonkortu arte. Aholkularitza indibidual hori osatzeko, taldekako prestakuntza ekintzak dauzkagu, negozioak behar bezala kudeatzeko gaitasun eta ezagutzak lantzeko ekintzaileekin.

Behargintza Leioak udal enpresa mintegia ere badauka, Ibaiondo Plaza 1 helbidean. Gune horretan, ideia ekintzaileak erakarri nahi dira, eta ideia horien autoreei, lehen urteetan, lagundu egin nahi zaie mintegiko moduluetan lekua eta aholkularitza guztia eskainiz.

Atal honetatik diseinatzen diren programa guztien xedea bada ere ekintzaileen arteko kolaborazio-sareak jostea, antzeko egoerak bizi dituztelako eta bereziki interesgarria delako eurentzat kontaktu sare ona edukitzea, proiektua abalatuko duena, arrakastarako berme handiagoa emanez.